Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Azken edizioa

25 urte bete dituzte aurten CAF-Elhuyar sariek, eta ekitaldi berezia egin zuten CAFen egoitza nagusian. Irabazleek publikoari ateratako irribarre eta algaren artean banatu ziren sariak, zientzia-dibulgazioaren osasun onaren lekuko.

Aurtengo saridunak. Ezkerretik hasita:  Itziar Urizar Arenaza, Maider Beitia San Vicente, Iñaki Sanz-Azkue, Jesús Mari Txurruka Argarate, Izaro Zubiria Ibarguren, Iker González Cubiella, Iñigo González de Arrieta Martínez eta Martin Etxauri Sainz de Murieta. Arg.: Iñigo Ibáñez

Bertaratutakoen artean, saridunez eta haien lagun eta senideez gain, epaimahaikideak eta zenbait erakundetako ordezkariak izan dira, besteak beste, Jose M. Pitarke de La Torre, Elhuyar Fundazioko lehendakaria eta CIC nanoGUNEko zuzendari nagusia; Leire Cancio Orueta, Elhuyarreko zuzendari nagusia; Gorka Zabalegi Aginaga, CAFeko Giza Baliabideetako zuzendaria; Bingen Zupiria Gorostidi, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Bittor Oroz Izagirre, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea; Amaia Esquisabel Alegria, Eusko Jaurlaritzako ikerketa-zuzendaria; Ander Irizar Apaolaza, Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria; Garbiñe Mendizabal Mendizabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria, eta Eva Ugarte Sagastizabal NEIKER-Tecnaliako Teknologia eta Berrikuntza zuzendaria.

Sariketaren antolatzaile eta babesleak, saridunekin. Ezkerretik hasita: Jesús Mari Txurruka Argarate, Martin Etxauri Sainz de Murieta, Izaro Zubiria Ibarguren, Iñaki Sanz-Azkue, Iñigo González de Arrieta Martínez, Iker González Cubiella, Arturo Elosegi Irurtia (epaimahaiaren ordezkari), Maider Beitia San Vicente, Bittor Oroz Izagirre, Itziar Urizar Arenaza, Bingen Zupiria Gorostidi, Leire Cancio Orueta, Gorka Zabalegi Aginaga. Arg.: Iñigo Ibáñez

Ekitaldian, iaz beka irabazitako proiektua ere aurkeztu zuten Ander Gortazar Balerdi eta Jacek Markusiewicz arkitektoek, jada amaitua: Bastartak!. “Kontextu historiko, politiko eta sozialak asko baldintzatzen du gizarteak arkitektura ulertzeko eta baloratzeko modua”, azaldu dute egileek. “Proiektu honetan, estigmatizatuta dagoen arkitektura balioan jarri nahi izan dugu, beste begi batzuekin begiratu ahal izateko eraikin sasikume horiek: bastartak”. Hala, iazko bekan irabazitako diruarekin, Pasaiako Badiako eraikin bastartak modu interaktiboan ezagutzeko aplikazio bat sortu dute, mugikor eta tabletentzat, errealitate areagotua erabilita.

Aurten 70 lan aztertu behar izan dituzte epaimahaikideek, eta, haien artetik, hauek izan dira sarituak, kategoriaren arabera:

Zientzia-kazetaritzaren arloko saria


Dibulgazio-artikulu orokorraren saria

  • Izenburua: "Dysonen esferen bila"
  • Egileak: Iñigo González de Arrieta Martínez (Bilbo) eta Iker González Cubiella (Ondarroa). 
  • Saria: 2.000 euro eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura.

Dibulgazio-artikulu orokorren kategoriako aipamen berezia

  • Izenburua: "Zelulak online daude"
  • Egileak: Maider Beitia San Vicente (Gasteiz) eta Itziar Urizar Arenaza (Bilbo). 

Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren saria

  • Eman gabe uztea erabaki du epaimahaiak.

NEIKER Sari Berezia

Lehen sektoreari lotutako lan onenarentzat saria:


«Zientzia Gizartean» sorkuntza-beka

  • Izenburua: “Fossil Plastics”.
  • Egileak: Martin Etxauri Sainz de Murieta (Burlata).
  • 5.000ko diru-laguntza.

Merezimendu Saria

  • Jesus Mari Txurruka Argarate Biologian doktorea

2018ko Elhuyarren Merezimendu saria jaso du, euskara normalizatzen eta zientzia gizarteratzen egindako lanagatik. Jose M. Pitarke de La Torre, Elhuyar Fundazioko lehendakari eta CIC nanoGUNEko zuzendari nagusiak gogoratu ditu Txurrukaren merituak: “1977an, ikasle nintzela, Leioako Zientzia Fakultatean eskolak euskaraz hartzeko aukerarik ez zegoen garai hartan, Jesus Mari ikasleei biologiako mintegiak euskaraz ematen hasi zen, ordu ofizialetatik kanpo. Handik bi urtera, klase horiek ofizial bilakatu ziren, Zientzia Fakultateko euskal lerroa abiatuta”