Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Prentsa-oharra: Abian da pentsamendu kritikoa garatzeko ekimena

2020.11.20-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

Dekalogo bat, edukiak, trebakuntza-saioak, hitzaldiak, onlineko jolasa eta beste hainbat ekintza egingo dira 2021eko ekaina bitartean pentsamendu kritikoa garatu ahal izateko.


Usurbilen, 2020ko azaroaren 20an

Elhuyarrek “ZientziaKIDE 2020: Gizarte kritikoaren bidean” proiektua jarri du martxan, pentsamendu kritikoa garatzeko eta sustatzeko helbururarekin. Hainbat ekintza antolatuko dira ekimena aurrera eraman ahal izateko, eta, guztietan, herritarren parte-hartzea indartuko da.

Gaur egungo gizartea aldaketa-prozesu azkar eta etengabe batean murgilduta dago. Testuinguru horretan jasotzen dugun informazioa aztertzeko, beharrezkoa da pentsamendu kritikoa garatzea. Haren bidez, ebidentzietan oinarrituta eraikiko du norberak bere iritzia edo ikuspuntua, gizarte demokratiko bateko eragile aktibo izateko. Izan ere, pentsamendu kritikoak lagunduta, defentsa-mekanismoak garatzen ditugu informazio partzialen eta interesatuen, sozialki ezarritako interesen, joeren, kontsumismoaren, manipulazioaren eta doktrinamenduaren aurka.

Pentsamendu kritikoa garatzeko eta pentsamendu kritikoaren garapenak duen garrantzia adierazteko, honako ekintza hauek egingo dira 2021eko ekainera bitartean: dekalogo bat; “10 egunez PENTSAMENDU KRITIKOA” ekimena, zeinaren bidez aholkuak zabalduko baitira sare sozialetan; pentsamendu kritikoa zer den azaltzeko edukiak,  trebakuntza-saioak, hitzaldiak, onlineko jolasa, eta kaleko ekintzetarako “Pentsamendu kritikoaren txokoa”. Ekintza horiekin guztiekin lotura duten eduki guztiak zientzia.eus/pentsamendu-kritikoa eta zientziakide.elhuyar.eus-en egongo dira ikusgai.

Proiektu honetan egingo diren ekimen guztiak generoaren eta inklusibitatearen ikuspegitik garatuko dira modu inplizituan, estrategikoan eta zeharka. Gainera, presentzialak diren ekintza guztietan COVID-19a prebenitzeko neurriak ezarriko dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Irune Bengoetxea Lanberri

i.bengoetxea@elhuyar.eus

943 363 040 | luzp.: 301

688 676 151