Kalitate handiko komunikazio-zerbitzuak eskaintzen ditugu, bezeroaren beharretara egokituta. Zientzian eta teknologian espezializatuta bagaude ere, arlo guztietan jarduten dugu eroso. Esperientzia handia dugu jakintza-alor anitzeko langaietan, askotariko profesionalak baititugu: kazetariak, ingeniariak, biologoak, kimikariak, hizkuntzalariak, itzultzaileak… Espezialista gara edukietan, eta, era berean, espezialista euskarri orotako komunikazioan.
Zer egiten dugu:
- Prentsa-bulegoa: komunikabideekiko harremanak, prentsa-oharrak, komunikazio-estrategiak eta -aholkularitza, sare sozialak, mailing-ak, webguneak, buletinak…
- Bezero nagusiak: UPV/EHUren ikerketa hedatzeko zerbitzu eleanitza, CIC nanoGUNEren prentsa-bulegoa
- Jaialdi eta kongresuen komunikazioa.
- Bezero nagusiak: Passion for Knowledge, Hitzargiak, ImagineNano
- Nazioarteratze-zerbitzua: nazioarteko plataforma espezializatuetarako edukiak prestatu, itzuli eta argitaratu.
- Bezero nagusiak: Tecnalia, IK4, Nafarroako Unibertsitate Publikoa
- Ikus-entzunezkoak: era guztietako formatu eta euskarrietarako ikus-entzunezkoak.
- Produktu nagusiak: Sagardoa bidegile dokumentala, bideo didaktikoak HABErentzat, bideo-elkarrizketak Donostiako Sustapenarentzat, bideo korporatiboak Inasmetentzat
- Komunikazio- eta publizitate-kanpainak.
- Bezero nagusiak: “Eman odola, eman bizia” kanpaina multimedia ADONArentzat
- Komunikazio- aholkularitza.
- Bezero nagusiak: Donostia Kulturaren Casares Irratia berpizteko proiektua, Hitza komunikabideentzat eta Tolosako Atariarentzat marketin-plana
- Edukien komunikazioa
- Dosier korporatiboak, txostenak, fitxa teknikoak eta unitate didaktikoak, liburuak eta DVDak, zuzeneko ekintzak, parte-hartzeko dinamikak…
Zatoz guregana, azaldu zure zalantzak, kezkak, arazoak… eta irtenbide bat bilatuko dugu elkarrekin, zure beharren eta aukeren arabera.
Harremanetarako: Manex Urruzola