Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Kontratatzailearen profila

​Komunikazioan aditua

Elhuyarrek komunikazioan aditua behar du

Funtzioak

  • Komunikazio-estrategia gidatu eta koordinatu (korporatiboa diseinatu eta garatu eta unitateen komunikazioa gidatu eta koordinatu)
  • Komunikazio-kanal orokorrak gidatu (webgune korporatiboa, sare sozialak…).
  • Elhuyarren medio-plana gidatu (publizitatea…)
  • Marka-estrategia landu eta segimendua egin.
  • Komunikazio-euskarrien marka-irizpideak landu eta beharrezko euskarriak bideratu.
  • Elhuyarren irismena landu.
  • Norbanako bazkideen kaptazio-kanpainak landu eta bideratu.

Eskakizunak:

  •  Ikasketak: komunikazioa, kazetaritza edota marketina.
  •  Marketineko ezagutza baloratuko da.
  •  Gutxienez hiru urteko esperientzia antzeko eginkizunetan.
  •  Gidaritza eta talde-lanerako gaitasuna.
  •  Euskaraz eta gaztelaniaz ondo komunikatzea. Ingelesa baloratuko da.
  • Ikus-entzunezkoak editatzen jakitea baloratuko da.

Interesatuok, bidali curriculum vitaea helbide honetara maiatzaren 15a baino lehen:

kom@elhuyar.eus

Zure hautagaitza igortzeak baimena emango dio Elhuyar Fundazioari zure datu pertsonalak tratatzeko, bere enplegu-eskaera eta horri dagozkion hautaketa-prozesuetako partaidetza kudeatzeko helburuarekin. Edozein kasutan, eskubidea duzu edozein momentutan baimena atzera botatzeko, tratamenduari uko egiteko, datuak zuzentzeko edota ezabatzeko, bai eta datuak babesteko beste eskubide batzuk erabiltzekoa ere, horretarako mezu elektroniko bat bidaliz helbide honetara:  datuensegurtasuna@elhuyar.eus. Halaber, datuen babesaren inguruko informazio gehiago edo xeheagoa eska dezakezu helbide elektroniko horretara mezu elektroniko bat helaraziz.