Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban

PAPERA PDF EPUB KINDLE

Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban: 'Medikuntza alternatiboaren azterketa berritzaile honetan, tratamendu ezagunenak aztertzen dira;besteak beste, akupuntura, homeopatia, aromaterapia, erreflexologia, kiropraktika eta sendabelarren medikuntza; haien frogatutako onurak eta balizko arriskuak ikusteko. Baina zerk balio du eta zerk ez? Terapia alternatiboen eraginkortasunari buruz zer froga zientifiko dauden jakin nahi duen edonorentzat informazio eta zientzia-azalpen argiak ematen ditu. Osasun publikoaren jardunbidearen eta politikaren gaineko erabakiak hartzeko metodo zientifikoak duen garrantzia berresten ahalegintzen da liburua, sendabide alternatibo eta osagarriekiko zorrotz jokatuz. Z izpiak zientzia-dibulgazioko bilduma bat da, 16 urtetik gora irakurle ororentzat bildutako irakurketa-liburuez osatua. Zientziaren irakurketa argigarria, arina eta atsegina bultzatu nahi du.

  • Egilea: Simon Singh eta Edzard Ernst
  • Kategoria: Zientzia | Gaia: Osasuna | Publikoa: Publiko orokorra
  • Hizkuntzak: Elebakarrak | Argitaletxe: Elhuyar | Argitaratua: 2011.06.01
  • Ikus aurkibidea: Deskargatu | Ikus orrialde batzuk: Deskargatu

Erosteko, aukeratu zuk nahi duzun euskarria eta sakatu "erosi" botoia